Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:20an

'Handia'ko lantaldea, gaurko 'Gure Kasa' saioan

A.E.|EiTB

Joseba Usabiaga, Iñigo Aranburu, Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga, Eneko Sagardoy, Ainhoa Eskisabel, Ander Sistiaga, Mikel Serrano, Jon Serrano eta Xanti Salvador izango dira saioan.

'Gure Kasa' berezia egingo dute gaur Handia filmeko lantalde osoarekin. Goya sariak irabazi dituztenak eta irabazi ez dituztenak, pantailan agertu direnak eta agertu ez direnak, denak izango dituzte platoan. Joseba Usabiaga, Iñigo Aranburu, Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga, Eneko Sagardoy, Ainhoa Eskisabel, Ander Sistiaga, Mikel Serrano, Jon Serrano eta Xanti Salvador izango dira 'Gure Kasa'n.

Iban Garcia Madrilera bidali zuten, eta aktore eta zuzendari famatu guztiekin egon zen. Astelehen honetako saioan, erreportaje horietan ikusi ez genuena erakutsiko digu, Goya sarietako sekretu guztiak.

Altzora ere joango da saioa, Handia-ren herrira. Maddalen Arzallus, hitzen zaindaria, han izan da, eta herria erakusteaz gain, bertako jendearen hitzik berezienak bildu ditu.

'Gure Kasa' 21:20an dago ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.