Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Kalakan, gaur gaueko 'Gure Kasa' saioan

EITB

Taldeak bere azken bideoklipa aurkeztuko du eta zuzen zuzenean joko dute platoan.

Gaur gauean, Kalakan taldea izango dute 'Gure Kasa'n. Perkusioa eta ahotsaren laguntzarekin, mundu osoa zeharkatu dute eta euskal talderik ezagunena bihurtu dira nazioartean. Beraien bideoklip berria aurkeztuko dute eta zuzen zuzenean joko dute platoan.

Horrez gain, Maddalen Arzallus hitzen zaindariak Arrosara egindako bisitaz arituko da. Iban Garciak, bere aldetik, Instagrameko kontu arraroak ekarriko ditu, eta Jon Astiazaran sagardo aditua Astarbe sagardotegian izango da.

'Gure Kasa' ostegun honetan izango da ikusgai 21:30ean eitb.eus-en eta ETB1en.