Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Idoia Etxeberria eta Alatzne Etxaburua herri kirolariak, gaurko 'Gure Kasa' saioan

A.E.|EiTB

Harri-jasotzailea da Idoia eta Alatzne, berriz, segalaria, besteak beste.

Gaur gauean, 'Gure Kasa' saioan, Euskal Herriko bi herri kirolari onenetakoak, Idoia Etxeberria eta Alatzne Etxaburua hartuko dituzte. Harri-jasotzailea da Idoia, Euskal Herrian emakumeetan dauden bakarretako bat, eta sekulako markak egin ditu. Besteak beste, Euskadiko txapelduna da. Alatzne, berriz, segalaria da eta aizkoran, harri tiraketan eta trontzan ere artista.

Sekulako desafioa egingo dute platoan. Trontzan arituko dira Alatzne Etxaburua eta Markel Alberdi, Idoia Etxeberria eta Julen Telleria, nor baino nor gehiago.

Iban Garciak look aldaketa bat egin du. Ilea tindatu du. Munduko ile-apaintzailerik onenak tindatu dio, bere amak, Maite Azpiazuk. Zein koloretakoa ote da?

'Gure Kasa' 21:30ean dago ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en.