Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Gorka Otxoa hartuko dute 'Gure Kasa'n gaur

A.E.|EiTB

Sorpresa asko izango dira elkarrizketatuarentzat, Nerea Alias eta Nahiara Gagok ere emango dizkiote ezusteak.

  • Argazkia: Gorka Otxoa. EFE.

    Argazkia: Gorka Otxoa. EFE.

Gaur gauean 'Gure Kasa' saioan, Gorka Otxoa aktore ezagunaren bisita izango dute. 'Goenkale'n hasi zen gaztetxoa zela, eta ordutik ez da gelditu ere egin. Zazpi antzerki-obratan parte hartu du, 14 filmetan eta telebistako 21 telesailetan. 'Allí Abajo'tik Miramonera etorriko da.

Sorpresa ugari prestatu dizkiote Gorka Otxoari. Horietako batzuk Nerea Aliasek eta Nahiara Gagok ekarriko dituzte eta asko hunkituko da.

Iban Garciak Youtubeko erronka ezagun bat egingo du; eskurik gabe jatea. Ulertzeko erraza da desafioa, egiteko ordea... nahikoa lan.

'Gure Kasa' 21:30ean dago ikusgai, astelehenetik ostiralera, ETB1en eta eitb.eus-en.