Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Markel Irizar txirrindulariari elkarrizketa, gaur gauean, 'Gure Kasa'n

EiTB

Horrez gain, Iban Garciak 'Carpool' karaokea egingo du bere amarekin, eta Maddalen Arzallusek Iruñetik egingo du 'Abestien zaindaria'.

  • Markel Irizar Aranburu

    Markel Irizar Aranburu

Gaurko 'Gure Kasa' saioan, Markel Irizar izango dute gonbidatu, Euskal Herriko txirrindularirik maitatuenetako bat eta aurrera egiteko indarra eta bizipoza zer diren ondo dakien 38 urteko oñatiarra.

Horrez gain, kotxean ibiliko da Iban Garcia eta Carpool karaokea egin du amarekin, interneten gaur egun moda-modan dagoena: kotxean kantatzea. Bestalde, Maddalen Arzallus Iruñean izan da eta han egingo du gaurko Abestien zaindaria.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.