Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Vendetta taldea 'Gure Kasa' saioan izango da gaur gauean

EiTB

Talde nafarrak Bilboko Kafe Antzokian eman zuen kontzertua gertutik jarraitu zuen Iban Garciak.

  • Vendetta taldea izango da gonbidatua

Gaur gauean, 'Gure Kasa'n, urte amaieran agertokiei agur esatea erabaki duen Vendetta taldea izango dute.

Euskal Herrian, momentuz, Vendettak eman duen azkeneko kontzertua Bilbon izan zen, Bilboko Kafe Antzokian. Sekulako jendetza bildu zen eta 'Gure Kasa'k gertutik jarraitu nahi izan genuen kontzertu hori. Horretarako, zale amorratu bat bidali zuten Bilbora, Iban Garcia.

Nahiara Gago kazetaria, berriz, Vendetta taldekoak estutasun batean jartzera etorriko da. Taldekide guztiek al dakizkite Vendettaren abesti guztien letrak? Saioan jakingo dugu hori.

'Gure Kasa' 21:30ean izaten da ikusgai astelehenetik ostegunera ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista