Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Akelarre taldea egongo da 'Gure Kasa' saioan gaur gauean

EiTB

Elkarrizketa eskaintzeaz gain, musika jo ere egingo dute platoan.

Akelarre taldeak, Euskal Herriko musika talderik mitikoenetako batek, jarriko dio erritmoa eta saltsa gaur gauean 'Gure Kasa' saioari. Hamabost disko argitaratu zituen Akelarre taldeak, eta abeslari eta musikari ezagun asko pasatu ziren handik. 2005ean egin zuten azken emanaldia Hernaniko Oialume dantzalekuan, baina 2009an berriro elkartu ziren kontzertu batzuk emateko. Horretan dabiltza oraindik, eta hurrengo kontzertua 'Gure Kasa'n eskainiko dute.

Aitor Frantzesena Gallo ere gonbidatuko dute osteguneko saiora. Gallo surflaria da eta surf-oholak nola egiten diren azalduko du.

'Gure Kasa' saioa 21:30ean izaten da ikusgai, astelehenetik ostegunera, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista