Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Ernesto eta Hodei Ezpeleta aizkolariak, gaur gauean, 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Eibarko aita-semeak gertutik ezagutzeko aukera izango dugu gaurko saioan.

  • Ernesto eta Hodei Ezpeleta aizkolariak

    Ernesto eta Hodei Ezpeleta aizkolariak

Aizkorarekin artistak diren Ezpeleta aita-semeak, Ernesto Ezpeleta Bihurri eta Hodei Ezpeleta hartuko dituzte gonbidatu gaur 'Gure Kasa' saioan. Aitak sekulako desafioak egin ditu aizkoran eta munduko Guiness errekorrak hautsi ditu. Semea Euskal Herriko aizkolari txapelduna da jubenil mailan. Gertutik ezagutuko ditugu eta platoan erakustaldia ere egingo dute.

Asisko Urmeneta marrazkigileak gonbidatuen alderdirik ezkutuenak erakusten ditu, eta oraingoan ere prest izango ditu bere arbela magikoa, Arbelaitz, eta bere errotulagailuak.

Bestalde, Iban Garciak Youtubeko challenge ezagun bat egingo du bere amarekin, Maite Azpiazurekin.

'Gure Kasa' 21:30ean ematen da astelehenetik ostegunera ETB1en eta eitb.eus.