Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:00etan

Erratzun izango da, gaur, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioa

A.H. | EITB

Iparraldearekin muga egiten duen Nafarroako herrian bizi diren auzokideak ezagutu eta haien istorioen berri izango dute Zuhaitzek eta Pagadik.

0:20

Baztango Erratzu herria bisitatuko dute Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik gaur 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan, Ipar Euskal Herriarekin muga egiten duen herri ederra.

Zuhaitzek paseoan dabilen jubilatu kuadrilla bat ezagutuko du, makila esku batean eta aterkia bestean dutelarik. Santiren etxe paretik dabilen trafikoaren lekuko izango da, baita Klaudio Landaren jarraitzaile sutsu baten istorioarena ere. Mari Carmenek kontrabandoan nola aritu zen kontatuko dio Gurrutxagari; Josephinek, ordea, Estatu Batuetan senarra topatzeko erabili zuen teknika bitxiaren berri emango dio.

Pagadik Erratzun 1913an egon ziren uholde izugarrien berri izango du Idoiari esker, baita uholdeen ondorioz herritarrek jaso zuten 'indulgencia plenaria' edo 'barkamen osoa' izeneko pribilegioaren berri ere. Hori aprobetxatuz, Pagadik gaiztakeria txikiak egingo ditu egunean zehar Erratzun. Bere etxe parean harresi bat eraikitzen ari den Anttonekin egingo du topo, eta etxeko lanak egiten oso prestuak diren bi anaia ezagutuko ditu. Eguna amaitzeko, Xorroxin ur-jauzia bisitatuko du Pakitarekin batera.

'Herri Txiki, Infernu Handi' gaur izango da ikusgai, 22:00etan, eitb.eus-en eta ETB1en.

TB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista