Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Bigarren bilduma

'Herri Txiki, Infernu Handi' saioko unerik onenak, gaur, ETB1en

A.E.| EiTB

Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik denboraldi honetan bizi izan dituzten une gogoangarrienetako batzuk ekarriko dizkigute 22:00etan hasita.

Hirugarren denboraldia modu ezin hobean amaitu nahi du 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioak. Aurreko igandean egin bezala, gaur ere, bizi izan dituzten une gogoangarrienetako batzuk ekarriko dizkigute Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik.

Aurtengo sasoian, Sebastian Lizaso bertsolariaren konpainian, honako hauek izan dira bi 'deabruek' bisitatu dituzten 23 herriak: Leitza, Ispaster, Aiara, Abaltzisketa, Bidania-Goiatz, Orozko, Erroibar, Berrobi, Zaldibar, Maule-Lextarre, Leintz Gatzaga, Basaburua, Zigoitia, Aizarnazabal, Mundaka, Erratzu, Idiazabal, Gatika, Sunbilla, Oion, Donibane Garazi eta Getaria. Atal guztiei buruzko informazioa webguneko "Herriz Herri" atalean dago, aurreko denboraldietako herriekin batera.

Oraingo honetan ezagututako herri berezi eta pertsonaiarik maitagarrienen bildumarekin, amaiera borobila emango zaio denboraldi arrakastatsuari. Ez galdu 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioa, gaur, 22:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.