Itxi

telebista

Audientzia

'Herri Txiki'k bere historiako daturik onena lortu zuen igandean

EITB

Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik gidatutako saioak %6,6ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko %13,8ko kuota lortu zituen.

  • Herri txiki

    Herri txiki

Igandeko 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioak bere historiako daturik onena lortu zuen. Emanaldiak %6,6ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko %13,8ko kuota bereganatu zituen.

Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi Eskoriatzan egon ziren, eta Gipuzkoako herri honetako bizilagunen istorio bitxienak ezagutu zituzten bertatik bertara.

Saioak 147.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.