Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:00etan

Igorren izango dira gaur gauean 'Herri Txiki, Infernu Handi'n

EITB

Arratia motor taldeko kideek lagunduta iritsiko dira Zuhaitz eta Pagadi Bizkaiko herri honetara.

0:23

Bizkaiko Igorre herria bisitatuko dute gaur Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik 'Herri Txiki, infernu Handi' saioan. Arratia eskualdeko herri populatuena da, eta gure bi protagonistak ez dira herrira bakarrik iritsiko; Arratia Motor taldeko kideen laguntza izango dute.

Eguna hasteko, Zuhaitzek tortilla bat egingo du Lourdesen etxean, baina ez zaio oso ondo aterako. Aita-seme berezi batzuk ere ezagutuko ditu: Euzkadi ezizenez ezaguna bata, Euzkadi Txikerra ezizenez ezaguna bestea; joteroa bata, moteroa bestea. Bestetik, Kontxi eta Pili ezagutuko ditu Gurrutxagak, orain dela 48 urte Arratia futbol taldea salbatu zuten emakumeetako bi. Azkenik, galtzear dagoen ohitura zahar bat erakutsiko dio Bixentak: bihurdurak sendatzeko Zaintiritu izeneko prozedura bat.

Pagadik Jorge ezagutuz hasiko du Igorren eguna. Jorge sorpresaz beteriko mutila dela deskubrituko dugu. Geroxeago, Jose Etxezarragarekin legetik kanpo dagoen jarduera batean arituko da Pagadi. Bestetik, Igorreko dendarik bitxiena bisitatuko du, eta bertan Jasonerekin hitz egingo du. Amaitzeko, Jasoneren neba ere ezagutuko Mikelek, jubilatu zenetik estatuko probintzia guztietako mendi-tontorrak bisitatu dituen gizona.

'Herri Txiki, Infernu Handi' gaur emitituko da, 22:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.

B1en.