Itxi

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Gaur, ETB1-en

'Bertsolari Txapelketa Nagusia 1967–2017', 'Hitzetik Hortzera'ren eskutik

A.E. | EiTB

Astelehenean bertsolari txapelketen errepasoa egingo du saio berezi honek.

0:24

Gaur gauean, 'Bertsolari Txapelketa Nagusia 1967-2017' saioa eskainiko du ETB1ek, 'Hitzetik Hortzera' berezian. Aurten mende erdi bete da 1967. urteko Bertsolari Txapelketa Nagusia egin zenetik. Txapeldun Uztapide atera bazen ere, Xalbadorrek jasotako txistualdia bertsozaleen gogoan iltzatuta geratu da. Txapelketa hartatik 2013kora arteko errepasoa egingo da urriaren 23an, bertsoz eta hitzez. Ibilbide honetan, luxuzko gonbidatuak izango ditugu, Mixel Itzaina, Nerea Ibarzabal, Uxue Alberdi eta Unai Iturriaga ariko baitira txapelketek utzitakoa aletzen eta aztertzen.

Gaur 22:30ean izango da ikusgai saioa, ETB1en eta eitb.eus-en.