Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Maider Mendizabal pala jokalaria, urtarrilaren 14an, 'Hitzetik Hortzera'n

Hitzetik hortzera

15:00etan

Maider Mendizabal pala jokalaria izango dute gaurko 'Hitzetik Hortzera'n

A.E.|EiTB

2018/01/14

Horrekin batera, Elgoibar, Aretxabaleta, Hernani eta Amurrioko jaialdietako bertsoak ekarriko dituzte.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Maider Mendizabal anoetarra izango dute 'Hitzetik Hortzera'n gaur (ETB1en eta eitb.eus-en, 15:00etan). Pala-jokalaria da bera eta azkenaldian eskuz jokatzen ere ikusi dugu pilotalekuan. Horrekin batera, Elgoibar, Aretxabaleta, Hernani eta Amurrioko jaialdietako bertsoak ekarriko dituzte.

Maider Mendizabal pala-jokalaria da eta Mundu mailako Txapelketetan sari handiak irabazi ditu. Beste modalitateetan ere ibili da eta badabil; esaterako, pasa den urtean Emakume Master Cup lau t'erdiko eskuz banakako txapelketan txapeldunorde geratu zen. Pilotan jokatzeaz gain, emakumeen kirola sustatzeko hainbat proiektutan ere aritu da lanean. Bere ibilbideaz eta bertsolaritzarekin duen harremanaz galdetuko diote 'Hitzetik Hortzera'n.

Lau bertso-jaialditako bertsoak ekarriko dituzte igandean: 2017. urtearen amaieran eta 2018. urtearen hasieran Elgoibarren, Aretxabaletan, Hernanin eta Amurrion egin diren jaialdietako bertsoak, hain zuzen ere.

Elgoibarren Miren Artetxe, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Igor Elortza eta Maialen Lujanbio izan ziren kantuan eta Uxue Alberdik egin zituen gai-jartzaile lanak. Aretxabaletan Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Oihana Iguaran eta Agin Laburu aritu ziren bertsotan eta Amaia Agirrek jarri zizkien gaiak; eta Hernanin Unai Agirre, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Agin Laburu, Maialen Lujanbio eta Eli Pagola izan ziren kantuan Joxe Luis Urdangarinen agindutara.

BECtekada Amurrion

Urtarrilaren 4ean Amurrion egin zen BECtekada bertso-jaialdia. Han izan ziren kantuan Amets Arzallus, Sustrai Colina, Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi. Hango bertsoak ere eskainiko ditugu igandeko Hitzetik Hortzeran.

'Hitzetik Hortzera', gaur, 15:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Telesaila Basakabi udalekuetako gazteen gora-beherak Telesaila
Gure Kasa Gazteen intereseko gaiak Gure Kasa
Ur Handitan Gizarteko gaien erreportaje sakonak Ur Handitan
Publizitatea
Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
2018/01/1509:11

Merlí

21:00etan

'Merlí' telesaila, igandero, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

TV3ko telesail arrakastatsuak Merlí du protagonista, ikasleen arazoak konpontzeko, filosofoen pentsamoldeak erabiliko dituen filosofia irakaslea.

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena