Itxi

Izan Invictus

Izan Invictus

Izan Invictus

Reality berria

'Izan Invictus' ETBko saioaren estreinaurrekoa, FesTValen

EITB

Reality berri hau laster izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

0:51

'Izan Invictus' ETB1eko realityaren estreinaurrekoa eskaini du Euskal Telebistak Gasteizen, Principal Antzokian, irailaren 8an.

Julian Iantzik aurkeztuko du Hostoil ekoiztetxearen saioa, eta laster estreinatuko da telebistan. Partaideak garaiezin bihurtu eta edozein oztopo-lasterketari aurre egiteko prestatzea da saioaren helburua.

Sofan eserita, oztopo-lasterketetan parte hartzen duten gizonak eta emakumeak miresten dituztenentzat erronka izango da reality berria. Besteak beste, lokatzean herrestan joan, txarrantxa edo alanbre arantzadunaren azpitik arrastaka ibili eta horma bertikal eta gogorrak eskalatzeko erronkei aurre egin nahi diete lehiakideak.

18 lehiakide ausart izango ditu saioak, bi taldeetan banatuta, eta bakoitza kapitain baten ardurapean. Partaideen artean, hainbat aurpegi ezagun ikusiko ditugu, besteak beste, 'El Conquistador' saioaren lehiakide-ohiak eta abentura euren bizitzaren parte bihurtu duten borrokalari ausartak, horien artean, Aner Gorrotxategi Gorrotxa, Alex Ortega, Manu Maritxalar, Ismael Pereira eta Maialen Larrea. Nola moldatuko dira erronka berri honen aurrean?

Ez dute zertan forma fisiko onean egon. Burdinazko sarjentu bat gidari dutela, hiru hilabeteko entrenamendu gogorrak egin eta gladiatore bihurtzeko gogoa eta etengabe hobetzeko grina izan beharko dituzte, besterik ez.

Horrez gain, munduko zirkuituko oztopo-lasterketetan ez ezik, beraien artean ere lehiatu beharko dute, asterik aste, dortsal bat eta lasterketako irteera-puntuan egoteko aukera irabazteko.

Guztien artean, onenek bakarrik lortuko dute finalera iristea, eta bakar batek lortuko du Invictus bihurtzea.

Ez galdu reality hau, laster, ETB1en eta eitb.eus-en.