X

Irratia zuzenean

Oztopo%20lasterketarako%20entrenatzen%20duen%20reality%20saioa%20|%20%20EiTB%20Izan%20Invictus

Izan Invictus

5. atalaren laburpena: Itziar, urdinen zorigaitzaren biktima berria

Izan Invictus

6. atalaren laburpena

Itziar, urdinen zorigaitzaren biktima berria, 'Izan Invictus' saioan

eitb.eus

Erredakzioa

2017/11/02

Zarauztarra izan da azkena kanporatze dueluan, 1.500 metroko malda igo eta jaisteko proban. Nekane eta Eyerren gogor aritu dira Leitzarango basoko 500 eskailerak igo eta jaisteko lehian.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Itziar zarauztarra izan da azkena kanporatze dueluan 1.500 metroko malda igotzen eta jaisten. Nekane eta Eyerren oso gogor aritu dira lehian Leitzarango basoko 500 eskailera igotzeko eta jaisteko proban. Proba gogorra egin dute parte-hartzaileek, eta Nekanek ondo baino hobeto erakutsi du bere lehiakortasuna eta nagusitasuna. Eyerren galduta ibili da, baina atzean utzi du Itziar, eta, ondorioz, oriotarrak etxerako bidea hartu du.

Urdinen porrotaren erantzukizun osoa, ordea, ez da oraingoan Alexena bakarrik. Bi taldeen arteko desafioan, Euskal Herriko bi txapeldun handik parte hartu dute: Aitzol Atutxa aizkolari dimoztarrak eta Inhar Urruzuno harri txikien harri-jasotzaile ondarroarrak.

Aitzolek kamiseta urdina jantzi du eta Inharrek gorria, eta lehian arerio handiak direla erakutsi dute biek. Garaipena azken unera arte erabaki ez bada ere, azkenean gorriek altxatu dute garaikurra. Aitzolen amorrua eta urdinen etsipena, ikaragarriak!

Gorriak, berriz, zeharo oilartuta, hirugarren garaipen jarraiaren ostean, eta, inolako lotsarik gabe, eta ozen aritu dira hamaiketakoaren jaki goxoez berbetan urdinen aurrean.

Alexen taldea noraezean dabil, azken hiru jokoak galduta hiru lagun gutxiago dituelako. Taldekideak oriotarraren gidaritza zalantzan jartzen hasi dira. Ismael Mateo burdinazko entrenatzaileak berak ohartarazi ditu talde gisa gorriak baino kaskarrago dabiltzala.

Urdinek indarberrituta itzuli beharko dute Leitzaranera, eta, ahal dela, zortea aldeko dutela, hurrengo desafioa irabazi beste aukerarik ez dutelako: garaipen gosez eta egarriz dauden 6 urdinak, 7 gorri azerien aurka! Hurrengo desafioa itzela izango da!

Ez galdu 'Izan Invictus', asteazkenetan, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en. Gainera, orain arte emandako atalak EiTB Nahieranen daude ikusgai.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Telesaila Basakabi udalekuetako gazteen gora-beherak Telesaila
Gure Kasa Gazteen sentimenduak azaleratzen dituen saioa Gure Kasa
Ur Handitan Gizarteko gaien erreportaje sakonak Ur Handitan
Oztopo lasterketa Abenturazko realitya Oztopo lasterketa
Publizitatea
Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
2017/11/0618:10

telebista

Telesail berria

0:26

'Merlí'ren estreinaldia, laster, ETB1en

EiTB

TV3ko telesail arrakastatsuak Merlí du protagonista, ikasleen arazoak konpontzeko, filosofoen pentsamoldeak erabiliko dituen filosofia irakaslea.

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena