X

Irratia zuzenean

Oztopo%20lasterketarako%20entrenatzen%20duen%20reality%20saioa%20|%20%20EiTB%20Izan%20Invictus

Izan Invictus

7. atala: Ibai 'Izan Invictus'etik kanpo gelditu da zintzoegia izateagatik

Izan Invictus

7. atalaren laburpena

Ibai 'Izan Invictus'etik kanpo gelditu da zintzoegia izateagatik

2017/11/09

Aiorak eta Teresak kanporatu dute slackline egiteko dueluan. Larrea eta Gorrotxa oso gaizki aritu dira desafioan, eta urdinek irabazi dute.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Orekari eusteko abilezia handirik ez duela erakutsi du Ibaik, gorrien taldeko amurrioarrak, Teresaren eta Aioraren aurka jokatu duen kanporatze dueluan. Slackline edo lokarri baten gainean orekari eutsirik ibili behar zuten, eta Teresak erakutsi du trebetasunik handiena. Berastegikoa izan da proba amaitzen azkarrena, eta atzetik, Aiora.

Ibaik oreka falta eta aitzakia merke asko erakutsi ditu "Izan Invictus"eko 7. ataleko kanporatze proban. Baina horiek ez dira izan etxerako bidean jarri duten baldintza bakarrak. Izendapenen garaian bere burua duelurako aurkeztu izanak askoren harridura eragin du, Ismael Mateo entrenatzailearena tartean. Aiora duelura joatea eragotzi nahi izan du Ibaik bere burua aurkeztuta. Jokaldia, baina, ez zaio ondo atera, burdinazko sarjentuak Aiora hautatu duelako Ibairen aurkari izateko.

Zergatik babestu nahi izan du Ibaik Aiora? Bien artean laguntasuna baino zerbait gehiago dagoela pentsa daiteke, Aiorak kontatutakoaren arabera, elkarren ondo-ondoan eman baitute gaua.

Ismaren taldeak, aspaldiko partez, gaua basoan igaro behar izan du, urdinen aurkako desafioa galdu ondoren. Porrotean Larreak zerikusi handia izan du. Bigarren aldiz aukeratu dute urdinek Larrea jokoaren gidari-lanetarako, eta baita ondo aukeratu ere! Larrea noraezean ibili da iparrorratzarekin, eta Julianek emandako azalpenak ez dizkie ondo azaldu bere taldekideei. Talde urdinean, Gorrotxa ez da askoz hobeto ibili, baina bai zertxobait azkarrago: ermuarrak Nakor "konkistatzailea" aukeratu du, eta abantaila hartu diete gorriei. Izeta "konkistatzaile" berrienak ahalegin guztiak egin ditu gorrien alde, baina alferrik. Oraingoan, Alexen taldeak altxatu du garaikurra.

Kontuak kontu, bi taldeen lehiakide kopurua berdindu egin da: bost gorri eta bost urdin daude orain. Datorren saioan jokatuko duten desafioa, beraz, parekatua izango da. Probak berezitasun handi bat izango du, eta, gainera, jokoa Euskal Herriko mugetatik kanpo egingo dute.

Ez galdu "Izan Invictus", asteazkenetan, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en. Gainera, orain arte emandako atalak EiTB Nahieranen daude ikusgai.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Telesaila Basakabi udalekuetako gazteen gora-beherak Telesaila
Gure Kasa Gazteen sentimenduak azaleratzen dituen saioa Gure Kasa
Ur Handitan Gizarteko gaien erreportaje sakonak Ur Handitan
Oztopo lasterketa Abenturazko realitya Oztopo lasterketa
Publizitatea
Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
2017/11/0618:10

telebista

Telesail berria

0:26

'Merlí'ren estreinaldia, laster, ETB1en

EiTB

TV3ko telesail arrakastatsuak Merlí du protagonista, ikasleen arazoak konpontzeko, filosofoen pentsamoldeak erabiliko dituen filosofia irakaslea.

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena