Itxi

Izan Invictus

Izan Invictus

Izan Invictus

9. ATALAREN AURERRAPENA

Banakako lehia iritsiko da gaur gauean 'Izan Invictus'era!

EiTB

EiTB

Bateratzea iritsi da, eta, horrekin batera, lehiakideek bakarkako lehiari ekingo diote. 22:30ean hasita, ETB1en eta eitb.eus-en ikusgai.

0:19

Aspalditik zeuden 'Izan Invictus' saioko lehiakideak banakako lehiara iristeko irrikan, baina ez dakigu erronka berri hau unerik egokienean iritsi den.

Orain arteko borrokek zauri latzak utzi dituzte bi taldeen artean; batez ere, Tarragonako Eternal Running lasterketak talde gorriaren baitan utzitakoak. Aurreko astean gertatutakoak konponbide zaila dauka: Jontxuren agurrak taldea txikitu zuen, eta, Larrearen jarrera kritikagarria bada ere, taldekideek harekin izandako tratua lotsagarria izan zen.

Hori guztia nola konpondu? Hortxe du talde gorriak lan handia. Egia da krisi handietatik berrindarturik irteten dela batzuetan taldea, baina suntsitzeko arriskua ere badago. Gainera, Larreak belaunean min hartu zuen, eta jarraitzeko moduan dagoen ala ez ikusi behar da orain.

Nola edo hala, aste honetakoa banakako lehia izango da, eta bakoitzak bere buruari begiratu beharko lioke, lasai egongo den bakarra desafioaren irabazlea izango baita.

Ez galdu 'Izan Invictus', asteazkenetan, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en. Gainera, orain arte emandako atalak EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.