Itxi

Izan Invictus

Izan Invictus

Izan Invictus

12. atalaren laburpena

Seleta, Aiora, Gontzal, Sudupe eta Nekane, 'Izan Invictus'eko final handian

L.A. | EiTB

EiTB

Bi gorri eta hiru urdin arituko dira asteazkeneko finalean. Eyerren eta Gorrotxa, baina, finalaren atarian geratu dira.

5:21

Seletak irabazi du 'Izan Invictus'eko finalerako hirugarren txartela, Leitzarango uretan jokatutako desafio ikusgarrian. Sudupe eta Nekanerekin batera, beraz, Berriatukoak jokatuko du final handia.

Desafioa ez da samurra izan gainerakoentzat. Aiora izan bigarren, eta Gontzal eta Eyerren sartu dira ondoren. Beraz, Gorrotxak etxerako bidea hartu beharko du. Ermuarrak ezinbestean behar zuen banderatxoa ezkutatu egin du Aiorak, eta azpijoko horrek denbora handia galarazi dio Gorrotxari. Azkena izan da desafioan, eta jokoa utzi beste erremediorik ez du izan beti 'buruz' jokatzen duen urdinak.

Gorrotxa lur jota eta negar batean geratu da jokoaren ostean. Seleta, berriz, txanponaren ifrentzua. Desafioa irabazita, hirugarren sailkatu da finalerako. Berriatukoak harro, pozik eta algara batean jaso du garaikurra, finalista ez ezik, gorrien ordezkari bakarra delako (ordura arte, behintzat).

Sudupe, Nekane eta Seleta finalean egongo dira: bi urdin eta gorri bakarra finalean. Beste finalistarik izango al da? Bai, bada! Azken eta behin betiko txartela Aiora, Eyerren eta Gontzalen artean jokatu dute. Beste behin, Leitzaran ohorezko lekukoa izan da azken desafioan. Aiorak sekulako erakustaldia eman du: erresistentzia, teknika eta irabazteko desio bizia! Gontzal izan da bigarrena, eta Eyerren, azkena. Lesakarra etxera joan da amorratuta, desafioaren hasieran azkarrena izan arren, teknikak huts egin diolako. Seleta oso pozik azaldu da; Nekane eta Sudupe, ordea, goibel.

'Izan Invictus' saioak, beraz, baditu bost finalista: Sudupe, Nekane, Seleta, Aiora eta Gontzal! Laster ikusiko ditugu bostak lehia nagusian.

Eta Gorrotxa? Zazpi kilo galdu ditu saioak iraun duen denboran. Hala, bere ibilbide ona baloratzeko eta motibatzeko asmoz, saioak erronka botako dio: hiru kilo gehiago galduz gero, bere neurriko 'Invictus' lasterketa propioa egin ahal izango du.

Hurrengo saioan jakingo dugu 'Invictus' nagusiaren izena. Ismael Mateoren agindupean aritu diren lehiakideak Andorrara joango dira, Europako Spartan Race txapelketara. Lasterketa hori irabazten duten biek (neska bat eta mutil bat) sari berezi eta handia izango dute: hurrengo 'El Conquistador del Caribe' saioan parte hartzeko aukera! Berri ona izan da denentzat, eta guztiek den-dena emateko prest egongo dira azken proban.

Nork lortuko du 'Conquis' saiorako txartel preziatua? Erantzuna, 'Izan Invictus'en final handian, asteazkenean, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

us-en.