Itxi

Kantugiro

Kantugiro

Kantugiro

21:00etan

Arrigorriagan izango da ‘Kantugiro’, gaur gauean, ETB1en

B.F

EiTB

Madalena jaietan izango dira Xabin Fernandez eta Zuriñe Hidalgo, herriko abeslari onenaren bila.

Arrigorriagan grabatutako ?Kantugiro?ko bigarren atala ikusgai izango dugu, gaur gauean, 21:00etatik aurrera, ETB1en. Nahiara Gago, Nerea Alias eta Joseba Olagaraien laguntzarekin, Arrigorriagako abeslaririk onena bilatzen saiatuko da saioa.

Aurreko saioan, Maria Vaquerizo zornotzarrak irabazi zuen Arrigorriagako 'Kantugiro'ko lehen saria. Gaurkoan, mota guztietako abeslariak ikusteko aukera izango dugu, 'Enkore' taldeko Xabier epaile gisa dugularik.

Abeslari xelebre, goxo eta kementsuak ezagutu nahi badituzu, ez galdu ?Kantugiro?, 21:00etatik aurrera, ETB1en.