Itxi

Merlí

Merlí

Merlí

21:00ean

Aukerak ez direla galdu behar erakutsiko dute, gaur, 'Merlí' telesailean

EITB

Bertak aurre egingo dio Merliri, eta Gerard eta Monica elkarrekin lan bat egiteko geratuko dira.

0:25

Igande honetan, 'Merlí' telesailaren seigarren atalean, Merli irakasleak eta bere ikasleek aurrean suertatzen zaizkien aukera guztiak onartu behar dituztela ikusiko dute. Bertari ez zaio Merli batere gustatzen eta aurre egingo dio. Ez du bere irakaslearen laguntza jaso nahi eta bere lagunen babesa izateko edozein gauza egiteko kapaz izango da.

Bestalde, Merlik eta Laiak maitasun harremana dutela asmatuko du Ginak, eta Gerard, bere aldetik, urduri jarriko da Monicarekin gelditu delako klaseko lan bat elkarrekin egiteko.

'Merlí' gaur izango da ikusgai 21:00etan ETB1en eta eitb.eus-en.