Merlí

Merlí

Francesc
Merlí
Francesc Orella

Filosofia irakaslea, azkarra, burugogorra eta seduktorea eta sexu-bizitza oso aktiboa duena. Bere izaerak ez du inor axolagabe uzten, umore beltza eta zorrotza du, ironikoa. Gainontzeko irakasleentzat nahiko haserregarria bada ere, ikasleek ez dute era berean ikusten. Ikasleek tipo interesgarri, orijinal eta motibatzailetzat dute.

Metodo berritzailearekin ematen ditu eskolak, bere ikasleak filosofiaren bitartez bizitzaren edozein esparrutan pentsatzera animatuz.

Bere emazte ohia Erromara bizitzera joango da; hortaz, bere seme Bruno berarekin bizitzera joango da eta hor hasiko du bere semea hobeto ezagutzen.