Itxi

Nor Bere Saltsan

Nor Bere Saltsan

Nor Bere Saltsan

Gaur, 22:15ean

Bilboko Aste Nagusiko tortilla lehiaketa, 'Nor Bere Saltsan'

A.H. | EITB

Saltsero bakoitzak tortilla bat aurkeztuko du Aste Nagusiko lehiaketarik jendetsuenean.

0:15

Gaur gauean, 'Nor Bere Saltsan' saioko furgonetak Bilboko Aste Nagusirako bidea hartuko du, eta Bizkaiko hiriburuko jaietan egunero egoten diren lehiaketa gastronomikoak bisitatuko ditu.

Jende ugari biltzen da goizero Areatzako jaietako gunean bazkaria prestatzeko. Bilboko jaietan, marmitakoz, bakailaoz eta zezen-buztanez betetako lapikoak bor-bor ikusten dira, baina gure 'saltseroek' patata-tortilla txapelketan parte hartzea erabakiko dute, Aste Nagusiko lehiaketarik jendetsuenean.

Gainera, bakoitzak bere tortilla aurkeztuko du irabazteko aukera handiagoa izateko. Beraz, taldeko lau tortilla jokoan, saltseroen arteko lehiakortasuna handia izango da, denek erakutsi nahiko baitute sukaldean zein trebeak diren.

'Nor Bere Saltsan' gaur izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.