Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Pintxo Pote

Pintxo Pote

Pintxo Pote

ETB1, 22:15

Ordizian izango da gaur 'Pintxo&Pote' saioa

A.A. | EiTB

Asteazkenetako azoka, D'elikatuz zentroa, Oiangu baserria, Majori eta Martinez jatetxeak, Aldasoro taberna eta Unanue gozotegia bisatuko dituzte, besteak beste.

2:03
Pintxo pote

Ordiziara joango dira aste honetan 'Pintxo&Pote'ko bi lagunak, Josema Azpeitia adituaren gomendioari jarraituz. Gastronomiarekin zerikusia duten bertako hainbat txoko bisitatuko dituzte Asier Hormazak eta Andoni Agirregomezkortak.

Asier D’elikatuz interpretazio zentrora joango da, eta Leire Arandia zuzendariarekin egongo da bertan, zentroaz eta Idiazabal Gaztaren Kofradiaz hitz egiten. Majori jatetxean, jarraian, paella eder bat prestatuko du Juanan Jimenez bertako nagusiarekin eta Aitor Furundarena musikariarekin. Aldasoro tabernan, ondoren, Borja Martinez de Rituerto sukaldariarekin eta Asier Rodriguez ekoizle eta banatzailearekin mintzatuko da.

Andonik Oiangu baserrian hasiko du bere ibilaldia. Sara Cozar aktorea eta Iñaki Telleria sukaldaria lagun, pintxo bat prestatuko du. Altamira zelaian, Amaia Erbina errugbi jokalariarekin arituko da hizketan, eta Xabier Martinezek zuzentzen duen Martinez tabernaraino ere joango da.

Ordizian egonda, ezinbestekoak dira asteazkenetako azoka eta Unanue gozotegia bisitatzea. Mikel Lasa onddo ekoizlearekin eta Joxe Mari Unanue gozogilearekin izango dira.

Ordiziatik kilometro gutxira, Larraitz gainera igoko dira, Txindokiko Itzala abentura parkea ezagutzera, eta Iker Irribarria pilotari txapeldunarekin egingo dute hitzordua Araman.

'Pintxo&Pote' saioa 22:15ean izango da ikusgai gaur gauean ETB1en.

TB1en.