Itxi

Pintxo Pote

Pintxo Pote

Pintxo Pote

22:15ean

'Pintxo & Pote' saioa Laudion izango da gaur

A.H. | EITB

Laudioko pintxo eta kazolatxo mikologikoen VII. ibilbidea ezagutuko dute Asier Hormazak eta Andoni Agirregomezkortak.

0:21

Gaur gaueko 'Pintxo & Pote' saioan, Josema Azpeitiak Laudiora bidaliko ditu Asier Hormaza eta Andoni Agirregomezkorta, Laudioko pintxo eta kazolatxo mikologikoen VII. ibilbidea ezagutzera.

Hasteko, Asier Ederki Tabernara abiatuko da. Bertan, Jatsu Oseguera eta Ariane San Juan sukaldariarekin egongo da, eta kazolatxo bat prestatuko dute. Andoni, bitartean, Batzoki jatetxera joango da, eta pintxo bat egingo du Joseba San Pedrorekin.

Gero, Asierrek eta Andonik Julen Reketa mendizalea aurkituko dute, eta Laudioko azokan sartuko dira elkarrekin.

Andonik Ibone Sanchez triatletarekin egoteko aukera izango du, eta pintxo bat hartuko dute Arrañope tabernan. Asier, bere aldetik, Gozo-toki tabernan izango da, Edurne Ozaeta jabearekin, eta pintxo bat egingo dute.

Berriz ere elkarrekin, Asierrek eta Andonik kata bat egingo dute Beldui txakolindegian, Rosa Segurolarekin.

Asier Angel Ortiz El cajitas-ekin egongo da haren txokoan, eta pintxo eta kazolatxo mikologikoen ibilbideko zenbait tabernatan ibiliko dira, Asier Barrueta eta kuadrillarekin. Andoni Iluntze kafetegira joango da, eta pintxo bat kozinatuko du han Hector Borge jabearekin.

Ondoren, Asier eta Andoni Kepa Sojo zinemagilearekin egongo dira zerbait hartzen, Lauri Barria tabernan. Horrez gain, Arlote abesbatza entzungo dute, eta Felix Mugurutza arduradunarekin egongo dira, Avenida tabernan.

Pintxo-potean murgiltzen hasita, Yogurinha Borova artistarekin Haitzulo barri tabernan izango dira bi aurkezleak, eta koktel bat probatuko dute.

'Pintxo & Pote' gaur gauean izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

ta eitb.eus-en.