Itxi

Pintxo Pote

Pintxo Pote

Pintxo Pote

22:30ean

'Pintxo&Pote' Ermuan izango da gaur gauean

A.H. | EITB

Ermuko pintxo-pote giroa ezagutuko dute Andoni Agirregomezkortak eta Asier Hormazak.

0:20

Gaurko 'Pintxo & Pote' saioan, Josema Azpeitiaren gomendioak kontuan hartuta, Asier Hormaza eta Andoni Agirregomezkorta Ermuara joango dira.

Lehenik, Asier Frankfurt tabernara abiatuko da. Bertan, Sergio Moya eta Eneritz Gobledo izango dira eta pintxo bat prestatuko dute. Asier Bouzoren harategian ere egongo da, han eskaintzen dituzten produktuak ezagutzeko.

Bitartean, Andoni Giroa tabernara joango da, eta pintxo bat egingo du Roberto Vegarekin eta Ander Olalderekin. Jai taberna ere bisitatuko du eta beste pintxo bat egingo du, Rosi Iglesiasekin eta Markel G. Zelaiarekin.

Ondoren, Asier eta Andoni elkartu eta Arral ardoa banatzeko biltegira joango dira. Aitor Alvarez, Izaskun Alvarez eta Zorion Arruti ezagutuko dituzte, eta ardoen inguruan mintzatuko dira bertan.

Asier, ondoren, Arantza Moreno kirolariarekin, Sagarra gastro-pubera joango da eta, Jesus Gonzalez eta Iban Feijoorekin batera, pintxo bat egingo du. Herga tabernan ere izango da, eta oraingo honetan, Imanol Alvarez eta Matxalen Ziarsolorekin pintxo bat jango du.

Andonik, bere aldetik, Mikel Losada aktorearekin egingo du topo, eta Infreñu tabernan zerbait hartuko dute. Bukatzeko, Andoni eta Asier Igelak pelikularen inguruan antolatutako pintxo pote tematikoan izango dira.

'Pintxo & Pote' gaur izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.