Itxi

Pintxo Pote

Pintxo Pote

Pintxo Pote

22:30ean

'Pintxo & Pote On Tour' Orion izango da gaur, estropadetan

A.E. | EiTB

Jai eta kirol giroan murgilduko dira Asier Hormaza eta Mikel Elizegi.

Pintxo & Pote on Tour saioaren laugarren atala izango da ikusgai gaur, uztailak 24, ETB1en. Asier Hormaza eta Mikel Elizegi Oriora joango dira food truckean, bertako pintxorik onena topatzeko asmoz. Hango jatetxeak eta tabernak ezagutu, eta estropada egunean murgilduko dira.

Xixario erretegian, kilotik gorako pintxoa dastatuko dute Jose Luis Kortarekin, eta 'Goenkale'ko Karmele Larrinagaren eta Dorleta Urretabizkaiaren bisita izango dute food truckean, patata tortila eder bat egiteko.

Katxina erretegi berrian, berriz, aurten 25 urte betetzen dituzten Gozategi taldearekin solastuko dira, eta pieza bat eskainiko dute zuzenean.

San Juan, Hondarribia eta Orioko zaleen arteko lehia izango dute saioko Showkaldean, eta arraunean ere jardungo dira gure bi sateliteak.

'Pintxo & Pote On Tour' 22:15ean izango da ikusgai gaur, ETB1en.