Gora Bihotzak!
telebista
''Lausengariak'' telesailaren estreinaldia, gaur gauean ETB1en
Lila izeneko neska gazte eder bat desagertu da bat-batean. Hori baino lehen, Lilak Instagrameko kontu bat sortu zuen, Lausengariak izenekoa, jazartzen zioten gizonekin ateratako selfiekin. Telesaila ETB1ek eskainiko du, gaur, 21:00etan.
telebista
Binakako Txapelketaren finala zuzenean, igandean, ETB1en eta eitb.eus atarian
Martxoaren 31n hitzordu garrantzitsua dute pilotazaleek. Jokin Altuna eta Julen Martija Peio Etxeberriaren eta Jose Javier Zabaletaren aurka neurtuko dira Nafarroa Arenan, Binakako Txapelketaren final handian, eta EITBk zuzenean eskainiko du partida.
telebista
Jon Martinen ''Xabier Lete. Bertsorik sakonena'', larunbateko ''Hitzetik Hortzera'' saioan
Denboraldiko azken atalean, Xabier Leteren bertsorik sakonena aztertuko du saioak Jon Martin sortzailearekin. Leteren obra aztertzen duen liburua argitaratu du oiartzuarrak. Horrez gain, Bilboko eta Andoaingo jaialdiak entzun ahal izango ditugu. Larunbatean, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus atarian.
Itzulia zuzenean eskainiko du EITBk apirilaren 1etik 6ra, abangoardiako teknologia erabilita
Itzulia Basque Countryk 100 urte beteko ditu aurten. Hala, EITBk abangoardiako teknologia jarriko du ikus-entzuleen zerbitzura apirilaren 1etik 6ra bitartean, arratsaldero, lasterketa zuzenean eskaintzeko.
Kopako Final handia, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus atarian
Bizi Kopako finalaren emozioa EITBn. Athletic eta Mallorcaren arteko partida zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta, streaming bidez, eitb.eus atariak. Ez galdu hitzordu garrantzitsua, apirilaren 6an, 22:00etan.
telebista
Ainhoara egingo dute bisita, igandean, ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan
Ainhoan izango dira Miren Nogales eta Mikel Pagadi Lapurdiko herria eta bertako bizilagunak ezagutzen. Ez ezazu galdu "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa, igandean, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.
telebista
''Iribar, atezaina'' dokumentala, astelehenean, ETB1en
2023. urtean, 80 urte bete zituen munduko atezainik onenetarikoak. Haren erretratu intimo eta sentitua egitearekin batera, hezur-haragizko pertsonarengan sakonduko du dokumental honek. Astelehenean, 22:15ean, ETB1en.
Biba Zuek!