Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Beatriz Chivite poetari elkarrizketa egingo dio Beñat Sarasolak

sautrela

Literatura

Beatriz Chivite poeta, 10:30etik aurrera, 'Sautrela'n

EITB

2017/05/20

Horrez gain, Literaturia jaialdiaz eta Strip-tease antzezlanaz arituko dira.

2:48
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Larunbat honetako 'Sautrela' saioan poeta bat izango dute protagonista: Beatriz Chivite. Bigarren poema liburua argitaratu berri du Pamiela etxearekin, Pekineko kea izenekoa, eta horixe izango da programaren ardatza. Poesia sari ugari irabazi ditu Chivitek, eta besteak beste, 2012an Iruñeko Udalak Pekineko kea lana saritu zuen Egile Berrien sariketan, nahiz eta orduan, liburua publikatu gabe egon.

Mundu zabalean asko mugitu izan da autorea, eta horren zantzuak erraz antzematen dira bere poesian. Azkeneko liburu honetan, Txinako arrastoa topatuko dugu. Han bizi zenean idatzi zituen poemak dira, eta badute kutsu ekialdekoa. Poema sotil eta gehienetan laburrak dira, neurritasunez eta fineziaz ondutakoak. Chiviteren orain arteko ibilbideaz, haren poesia ikuspegiaz eta Pekineko ke eta enparauez hitz egingo dute elkarrizketan zehar.

Erreportajean, Literaturia jaialdia izango dute mintzagai, eta egun Zarautzen egiten den jaialdi honen nondik norakoez hitz egingo du 'Sautrela'k antolatzaileekin. Aurten, maiatzaren 25etik 29ra egingo dute eta 'ispilua' izango da gai nagusia. 2014. urtera arte Larrabetzun egiten zen eta hortik Zarautzerako aldaketa nolakoa izan zen eta aurtengo edizioan aurkituko dugun eskaintza azalduko dute Ana Galarragak eta Ibai Ferrerak.

Saioaren bukaera aldera Jaime Valverde antzerkiaz hitz egitera etorriko da. Kasu honetan, proposamen berezi bat izango du hizpide, Strip-tease obra. Lau zuzendarik strip-tease kontzeptua oinarri hartuta antzezlan bana sortu eta ordubete inguruko obra estreinatu zuten Loraldian. Lau strip-tease, bakoitza bere neurrikoa. Amaitzeko, Elkar Baiona, Garoa, Hitz eta Katakrak liburu-denden gomendioak izango dituzte, halaber.

'Sautrela' gaur emitituko da, 10:30etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
GU TA GUTARRAK Gutar jatorrenaren bila GU TA GUTARRAK

Gu Ta Gutarrak

Faboritoaren bozketa

0:48

Azken eguna da gaur 'GTG 3x2'ko zure faboritoa aukeratzeko

'GTG 3x2'ren gaurko atalaren ondoren bukatuko da botoa emateko aukera. Ordura arte parte hartu duzuen guztion artean, tablet bat zozkatuko dugu.

Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena