eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

Sorgintxulo

Sorgintxulo

Sorgintxulo

07:00etatik aurrera

'Sorgintxulo', ume eta gaztetxoentzako saioa, ETB1en

B.F

Euskal izaera eta ondarea oinarri hartuta, magiaz eta umorez zipriztinduko ditu ETB1eko goizak. ETB3k ere lekua egingo die Zurik, Tor magoak eta Gorritxo galtzagorriak gidatuko duten saioko edukiei.

  • Tor magoa eta Zuri sorgina

    Tor magoa eta Zuri sorgina

ETB1eko saio hau Ume eta gaztetxoen goizeko iratzargailua izango da; izan ere, Euskal Herriko neska-mutil guztiak euskaraz, mimoz eta umore onez esnaraziko dituen saioa 07:00etatik 09:00etara eskainiko da. Euskal izaera eta ondarea oinarri hartuta, magiaz eta umorez zipriztinduko ditu ETB1eko goizak. Horrez gain, ETB3ko programazioan ere topatuko ditugu saio berri honen edukiak.

Hiru pertsonaia dira 'Sorgintxulo' saioaren gidariak, zein baino zein xelebreagoa: Zuri sorgina alaia, zuzena eta gozoa da; Tor Magoa apur bat baldarra da, baina denetarik daki; eta Gorritxo galtzagorri jostalari eta bihurriak etxeko txikienak bereganatuko ditu. Zuriñe Hidalgo Hesian musika taldeko eta ETB1eko 'A ze banda!' saioko epaileak gorpuztuko du Zuri, eta Aitor Bilbaok, Tor Mago ezagunak, bere trikimailu eta magia guztia erakutsiko digu bertan.

Ume eta gaztetxoentzako eduki moderno eta erakargarriak eskainiko ditu 'Sorgintxulo' saioak, eta gai piloa jorratuko ditu; hezitzaileak, asko (zientziari, osasunari eta euskal ondareari lekua egingo dio), baina ez dira faltako umorea, lehiaketak, jokoak, marrazki bizidunak, magia... Marrazki bizidunen artean, 'Doraemon', 'Banana Cabana', 'Gumballen Mundu Harrigarria', 'Aita-amabitxi Magikoak' eta 'Shaun Arditxoa' izango ditugu ikusgai bertan.

Egunak umore onez hasi nahi badituzu, ez galdu 'Sorgintxulo', astelehenetik ostiralera, ETB1en!