Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

Asteburuan

Artikutzako urtegiaren azken egunak, 'Teknopolis'en

A.E.|EiTB

Urtegia hustu eta ibaiari bere bidea egiten uzteko dauden planak erakutsiko dituzte.

Euskal Herriko toki basati eta naturalenetako bat izango da Artikutza. Baina gizakiak utzi du hemen ere bere arrastoa. Donostiara ura eramateko eraiki zuten Enobietako urtegia, baina duela 40 urte erabiltzeari utzi zioten, Añarbeko urtegia eraiki zutenean. Orain oztopo bat da ibaiarentzat eta ibai-inguruan bizi diren animalientzat. Asteburu honetan 'Teknopolis'en urtegia hustu eta ibaiari bere bidea egiten uzteko dauden planak erakutsiko dituzte.

Baina aurretik, barre pixka bat egiteko aukera izango da saioan. Wolfram Deuna izenez ezagutzen da bakarrizketa zientifiko laburrez osatutako ekitaldi umoretsua. Antolatzaileek esaten duten bezala, ekitaldi fisiko, kimiko, analogiko eta antologikoa Bergaran izan zen. Han gertatutakoaren berri emango dute.

'Teknopolis' larunbatean ETB1en 13:30ean dago ikusgai eta igandean ETB2n, 13:25ean. Bi saio horiek eitb.eus atariak eskainiko ditu, ordu berean, streaming bidez.