Itxi

Tribuaren Berbak

Tribuaren Berbak

Tribuaren Berbak

22:25ean, ETB1en

'Goierri: muin eta motore', gaur gauean, 'Tribuaren Berbak' saioan

Euskararen arnasgune izan den eskualde horretan, euskarak gaur egun bizi duen egoera aztertuko du Kike Amonarrizek. Gaur, 22:25ean, ETB1en

0:34

Goierri izango da gaurko 'Tribuaren Berbak' saioko protagonista (ETB 1, 22:25). Euskararen arnasgune izan den eskualde horretan, euskarak gaur egun bizi duen egoera aztertuko du Kike Amonarrizek, arlo ezberdinak kontuan hartuta.

Bidaiatxoa Beasainen hasiko da. Maider Agirre Udaleko Kultura eta Euskara teknikariak Beasainen euskarak egun duen egoera azalduko du. Ondoren, herri kozkor batetik herri txiki batera joango gara: Gabiriara. Bertan, Jokin Murua gazteak Gabirian azken urteetan duten egoeraz hitz egingo du: gazteleraren presentziaz, euskara nagusi den herri batean, alegia.

Lazkaon, Maizpide barnetegiaren nondik-norakoez mintzatuko da Kike Amonarriz Marian Bidegainekin, barnetegiko zuzendari ohiarekin. Idiazabalen, berriz, Juanjo Aranburu artzainarekin elkartuko da. Bide batez, ba al zenekiten Argentinan badela Idiazabal izeneko herri bat? Zer dela eta? Erantzuna datorren 'Tribuaren Berbak' saioan!

Ordizian, jakina, azoka izango da Goerriko euskara motez hitz egiteko toki aproposa. Bisita Lierni Elortza irrati esatariarekin egingo du saioko aurkezleak, eta, han, hainbat goierritar elkarrizketatuko dituzte. Ordiziatik atera gabe, Hitzaro euskara elkarteko Nekane Apaolazak eta Etorne Aranburuk Ordizia bezalako herri euskaldun batean euskara elkarte batek duen lanaz hitz egingo dute.

Industriara salto egin, eta Joxe Begiristainek CAF enpresak martxan duen euskara plana azalduko du. Gainera, Juan Jose Agirre monje beneditarrak eta Etxahun Galparsorok Lazkaoko Beneditarren dokumentazio gunean euskal gaien inguruan sortutako dokumentazio ugari erakutsiko digute.

Xabier Mendiguren idazleak Goierrik euskaragintzan eta euskal kulturan izan duen pisuaz eta etorkizuneko erronkez hausnartuko du. Tartean, lau izen famatuk Goierriri buruz hitz egingo digute: Jon Plazaola eta Sara Cozar aktoreek, Tere Irastortza idazleak eta Aitor Sarriegi bertsolariak.

Euskara dela eta... Emakumeek zer diote?

Euskara eta emakumeak. Horixe izango da 'Tribuaren Berbak' saioko hurrengo gaia. Zein eginkizun izan du emakumeak euskararen transmisioan? Zer aporta diezioke antropologia feministak euskarari? Galdera horiek eta gehiago erantzungo ditugu gai horretan zer esana duten adituekin.

adituekin.