Itxi

Tribuaren Berbak

Tribuaren Berbak

Tribuaren Berbak

22:25ean, ETB1en

'Ezinbesteko ekintzailetza', gaur gauean, 'Tribuaren Berbak' saioan

Euskararen alde egiten den ekintzailetza nolakoa den ezagutuko du Kike Amonarrizek, gaur, 22:25ean, ETB1en.

0:30

Gaur egun, nolakoa da euskararen alde egiten den ekintzailetza? Zein egitasmo ezagutzen ditugu? Teknologia berriek zertan aldatu dute ekintzailetza mota hori? Horrelako galdera interesgarriak planteatuko dizkio Kike Amonarrizek gaur egun euskararen aldeko ekintzailetzat har ditzakegun hainbati. Gaur, 22:25ean, 'Tribuaren Berbak' saioan.

Eibarren egoitza duen CodeSyntax enpresa ezagutuko dugu lehenik. Han, Luistxo Fernandezek euskara ardatz duen egitasmoan teknologia berriez nola baliatzen diren azalduko digu. Hurrengo geldialdian, Karena Crowdfunding ekimenaz arituko da Kike Amonarriz Unai Martinez Lizarduia eta Txemi Valdecantosekin. Karena diru arazoak dituzten egitasmoei era kolektiboan laguntzeko modua da.

Julen Arexolaleiba soziolinguista eta HUHEZIko koordinatzaileak euskalgintzak eman dituen ekintzaile eta egitasmo erreferentziazkoenak zeintzuk izan diren esango digu eta ekintzailetasunaren gaur egungo beharraz mintzatuko da.

Oraintsu, Esteve Materrak 1617an idatzi zuen Doctrina Christiana otoitz liburuaren lehen edizioaren ale bakarra Danimarkan topatu zuen Aziti Bihia taldeko Ekaitz Santazilia eta Eneko Zuloaga taldearen helburuez ariko dira. Ondoren, Ane Pedruzo Gasteizko Oihaneder euskararen etxeko nondik norakoaz mintzatuko da.

Ekintzailetza gehiago? Esaterako, Urko Aristik Tokikom ekimenaren garrantziaz hitz egingo du eta Elena Laka Topaguneko lehendakariak eta Nestor Esteban Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideak erakunde ekintzaile hauen berri emango dute.

Saioa Donibane Garazin amaituko da, han topatuko baititu Nafarroa Behereko berri emanez Kanaldudeko Pantxika Maitia eta Ximun Carrere.

Ondorioz, denboraldi honetako azken saioa izango da hurrena. Horrela bada, orain arteko 60 programen errepasoa egingo du Kike Amonarrizek, ikusi eta ikasitakoetatik ondorio nagusiak atereaz, eta 'Tribuaren Berbak' saiotik igarotako hainbat laguni aholkua eskatuko die etorkizunean euskaraz ilusioz bizi gaitezen.

i gaitezen.