Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Ipotxen etxetxoak
Ipotxen etxetxoak
Osagaiak
  • - 4 arrautza
  • - 6 tomate txiki
  • - Txaka, bi makiltxo
  • - Maionesa
  • - Letxuga hostoak edo ilar egosiak
Prestaketa

Zailtasuna: Erraza

Kostua: 0,6-2 euro

Kaloriak: 140 kcal

GONBIATUAk:

Intza Zenitagoia eta Araitz Iturrieta

NOLA EGIN:

- Arrautzak 10 minutu egosi. Hoztu eta zuritu.

- Arrautzei gainaldetik heren bat kendu eta gorringoa atera.

- Txaka txiki-txiki egin eta arrautzaren gorringoarekin eta maionesa pixka batekin ondo nahastu. Bete arrautzak ore honekin.

- Tomateak erdibitu eta erdi bakoitza arrautzei txapel gisa jarri.

- Letxuga juliana erara fin zatitu eta berarekin platera apaindu. Arrautzak gainean jarri eta bukatzeko, maionesa pinportak margotu tomate gainetan.