Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Txistor eta arrautza sorpresa
Txistor eta arrautza sorpresa
Osagaiak
  • --Arrautzak, 4 ale
  • --Txistor erdia
  • --Ogi lehorra
  • --Berakatz atal pare bat
  • --Piperrautsa
  • --Txerri gantza
  • --Oliba olio birjina
  • --Gatza
  • --Patata purea
Prestaketa

Gonbidatua: Iñaki Perurena, kirolari eta aktorea

NOLA EGIN?

- Ogi lehorra txikitu.

- Txistorra zatitu eta zartagin batean frijitu.

- Txerri-gantza zartagin batean desegin eta ogi zatiak gehitu.

- Ezpeletako pipermin hautsa bota.

- Eta oliba-olioa pixka bat erantsi.

- Katilu baten gainean plastikozko elastikoa jarri eta arrautza gordinik gaineratu.

- Ondoren, txistorra zati pare gehitu, gatz puntua eman eta itxi.

- Ur berotan sartu eta sei minutuz egosi.

- Patata purea mikrouhin labean epeldu.

- Platerera zerbitzatzea besterik ez da falta; lehenengoz, patata purea  jarri; ondoren, ogi zatiak eta azkenekoz, poltsetatik arrautza eta txistorra zatiak atera eta platerean jarri.