Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Dilista eta espinaka lasagna
Dilista eta espinaka lasagna
Osagaiak
  • Lasagna-pasta - 300 g
  • Dilistak - 500g
  • Kumino hautsa - 35 g
  • Piperrautsa - 35 g
  • Ziazerbak - 400 g
  • Kuia - 200 g
  • Tomate-saltsa - 500 g
  • Garagar legamia - 75 g
  • Oliba olio birjina
  • Piperbeltza
  • Gatza
Prestaketa

Hasteko, dilistak egosiko ditugu.

Kalabaza hartu eta zatitxotan moztu. Kalabaza zatiak zartagina batean saltseatuko ditugu, olioa erabilita. Ziazerbak bota eta sueztituko ditugu.

Bitartean, lasagna-orea bigunduko dugu.

Irabiagailu batean dilistak botako ditugu, eta segituan kumino eta piperrautsa gehitu. Ondo birrindu

Molde batean, geruzak egingo ditugu. Tomate-saltsa bota eta bere gainean lasagna-oreak jarriko ditugu.

Beste geruza bat gehitu eta, bere gainean, dilisten orea botako dugu. Espinakak eta kuia zatiak ere bota.

Amaitzeko, gargar hautsarekin osatu eta labean 220ºC 10 minutu sartu.