Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Udaberri-bilkari kurruskaria barazki, legatz eta txangurruarekin
Udaberri-bilkari kurruskaria barazki, legatz eta txangurruarekin
Osagaiak
  • Porruak - 2
  • Tipula bat
  • Aza txinatarra
  • Azenario bat
  • Legatz-isatsa erdia
  • Txangurru mamia - 300g
  • Etxeko tomatea - katilukada erdi
  • Ezpeletako piperbeltza
  • Gatza
  • Pasta edo krepe txinatarrak
  • Ekilore-olioa
Prestaketa

Barazkiak juliana erara zatitu eta zartaginean bigundu, oso su leunean eta tapa jarrita. Beste  eltze batean legatza egosiko dugu. Ondoren hezurrak eta azala kendu, eta mamurtu egingo dugu. Legatz eta txangurru mamurrak barazkiei gehituko dizkiegu. Goxo-goxo eragin. Tomate saltsa eta piperbeltza gehitu eta puntuan jarriko dugu. Iragazki batean gau osoa xukatzen utziko dugu. Osagai guztiak Krepe txinatarretan jarri eta udaberri-biribilki forma emango diegu. Puntuan ur pixka batekin itsatsiko ditugu. Ekilore oliotan frijitu eta paper xurgatzailera aterako ditugu.