Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Ogitartekoetarako opilak
Ogitartekoetarako opilak
Osagaiak
  • Azukrea, 50 g
  • Arrautza bat
  • Irina, 350 g
  • Legamia, 7 g
  • gurina, 50 g
  • Gatza, 3 g
  • Esnea ,175 ml
  • Egilea: Horacio Chacin (Zarautzeko Aizpurua Gozotegia)
Prestaketa

Azukrea, legamia, arrautza, irina eta aldez aurretik urtutako gurina ontzi batera bota eta dena ondo nahastu.

Eskuekin orea landu eta esnea gaineratzen joan ore hori itsaskor eta maneiagarri bihurtu arte. Ondoren, gatza gehitu eta orea lantzen jarraitu elastiko geratzen dela ikusi arte.

Orea harrotzen utzi hozkailutik kanpo 12 orduz.

100 gramoko zatitxoak atera egin dugun ore horrekin eta borobil formak eman. 5 minutuz harrotzen utzi.

Bolatxoak bi aldeetatik eskuekin zapaldu irin pixka batekin eta, ondoren, laberako erretiluan utzi berriz harrotzen. Gainetik arrautzagaz 'margotu' eta opiltxoei mozketa batzuk egin guraizeekin. Sesamo hazi batzuekin apaindu eta labera sartu.

Utzi labean 160 gradutara 30 minutuz gutxi gora behera.