Itxi

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Gastronomia

Lizasoko Orgi jatetxeko Mikel Odriozola sukaldaria 'Txoriene'n

Bere jatetxean dastatu daitezkeen platerak prestatuko ditu Pili Manterolarekin. Produktua sasoikoa, ahalik eta hurbilena eta kalitate handikoa izatea dira euren sukaldaritzaren oinarria.

Lizasoko Orgi Jatetxeko Mikel Odriozola sukaldaria izango da aste honetako 'Txoriene' saioan gonbidatu. Jatetxe horretan dastatu daitezkeen platerak prestatuko ditu Pili Manterola aurkezlearekin.

Mikel Odriozola sukaldariak Orgi jatetxea du Lizason (Ultzama haranean, Nafarroan), 2006tik. Elikagai bakoitzetik onena ateratzeko helburuta hartuta, produktuan bertan oinarritzen da gehienbat euren sukaldaritza, hau da, sasoikoa, ahalik eta hurbilena eta kalitate handiko produktua izatean, alegia.

Ospe handiko jatetxeetan aritu izan da sukaldari lanetan Mikel Odriozola, Arzak, Zuberoa eta El Bulli jatetxeetan, esaterako. Halaber, Hilario Arbelaitz sukaldariarekin batera, sukalde lanak erakusten ere ibili zen ‘Lo mejor de la gastronomía’ izeneko sukaldaritza biltzarrean, Kursaalen.

Urte hauetan jarritako lana eta ilusioari esker, bestale, hainbat sari jaso ditu Orgi jatetxeak: ‘Establezimendu Singularra Jatetxe Maila’ (2008an), “Guztien artean singularrena, Jatetxe Maila” (2013an) eta Nafar Gobernuko Turismo Sailak emandako “Reyno de Navarra” Turismo saria (2013an)

Eguneko menuaz gain, dastatzeko menua, kartako menua eta menu mikologikoa ere aukera dituzten jatetxean. Bere jatetxeko kartan eta menuetan eskaini izan dituzten hainbat plater prestatuko ditu aste honetan Mikel Odriozolak.

Astelehenean, artzain ogi mamiak saltsa perretxiko beltzekin eta arrautza gorringoekin eta martxoko ezkoak patata kremarekin, hirugiharrarekin, baratxuri beltzarekin eta su baxuan egindako arrautzarekin; asteartean, olagarroa parrillan eta ardi esne errearen burdina, moskatel gelatinarekin. Asteazkenean, zigala kurruskarien entsalada, itsaski maionesarekin eta esneko txahalaren zangarra, ardo beltzaren saltsarekin eta patata purearekin glasatuta. Ostegunerako, pionegro txerrikumea, sagar errearen konpotaz konfitatuta eta bakailaoa baratxuri zoparekin eta arrautza kausebarekin. Astea bukatzeko, berriz, 'Orgiko basoa' izeneko plater berezia eta txipirioiak plantxan, tinta saltsarekin eta tipula kurruskariarekin.

Hauek, beraz, 'Txoriene' ETB1eko sukaldaritza saioan aste honetan, astelehenetik ostiralera, 15:15ean ikus ditzakegun errezetak.