Itxi

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Gastronomia

Itziarreko Salegi jatetxeko Gotzon Altzibar, aste honetako 'Txoriene'n

I.Z

EITB

Jatetxean dastatu daitezkeen platerak prestatuko dituzte Pili Manterolarekin. Tradizioa eta modernotasuna batzen dituen sukaldaritza landuko dute.

  • Gotzon Altzibar

    Gotzon Altzibar

Txoriene’ saioan hurrengo asteko gonbidatua Salegi jatetxea izango da. Pili Manterolaren ondoan, Itziarren dagoen jatetxean lan egiten duen Gotzon Altzibar egongo da, eta bertan eskaintzen diren plater esklusibo batzuk prestatuko ditu.

Gotzon Altzibar, Maribi arrebarekin batera, Salegi jatetxeko arduraduna da, eta sukaldean lanean aritzen da.

Jatetxea 1881ean zabaldu zen, eta hasi zenetik familiako 5 belaunaldik lan egin dute bertan. Ibilbide horretan egindako urte guztiak direla eta, Salegi "betiko jatetxea" dela esan daiteke. Esperientzia handia du elikagaien munduan, baina denbora berrietara eraberritzen jakin du, eta, etxeko osagaiak erabiliz, plater goxo eta bereziak prestatzen ikasi dute, elegantzia alde batera utzi gabe.

Jatetxean espezialistak dira arrozak, garaiko produktuak eta udazkeneko ehiza platerak prestatzen, eta azkenburuko originalak egiten, hala nola Errealeko futbol taldearen omenez egindako Gora Erreala! postrea.

Itziarko jatetxe honek Geoparkeko Flysch & Karst pintxo lehiaketa irabazi zuen, eta, beraz, euskal kostaldeko pintxo goxoenetariko bat dute. Pintxo saritua txangurru eta muskuiluz beteriko patata izan zen.

Gotzon Altzibarrek hauek prestatuko ditu aste honetan: abakando urdinaren arroza saldatsua, urdai iberikoan bildutako zapoa txangurruarekin, txirlekin eta belar freskoen maionesarekin, Salegiko askotariko frijituak, legatz kokotxak pil-pilean, etxeko pikilloekin eta baserriko arrautza frijituekin, eta lehen aipatutako Gora Erreala! postre originala.

Horiek, beraz, 'Txoriene' ETB1eko sukaldaritza saioan aste honetan, astelehenetik ostiralera, 15:00etan, ikusiko ditugun errezetetako batzuk.