Itxi

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Gastronomia

Tolosako Sukaltalka Espazioa, aste honetako 'Txoriene'n

EITB

Sonia Tapiak eta Joxe Ramon Insaustik jatetxean dastatu daitezkeen bi plater prestatuko dituzte, gastronomia tradizionala eta modernoa uztartuz.

  • Sonia Tapia

    Sonia Tapia

Tolosako Sukaltalka Espazioko Sonia Tapia eta Joxe Ramon Insausti sukaldariak izango ditugu aste honetako "Txoriene" saioan. Tokiko produktuak erabiliz, tradizioa eta modernitatea uztartuko dituzte bi sukaldariek.

Sukaltalka topaketa gastronomikoak egiteko sortutako espazioa da, gastronomiarekin zerikusia duten hamaika ikastaro zein esperientziaz gozatzeko aukera eskaintzen duena. Bertako profesionalen helburua egunerokotasunean lagungarriak diren tresna, aholku eta teknikak erakustea da.

Tolosako Zerkausi merkatuaren aurrez aurre, tokiko produktuak abiapuntu dituen sukaldaritza lantzen dute Sukaltalkako profesionalek.

Aste honetan, Tolosaldeko produktuei bultzada eman nahian, Sonia Tapiak honako platerak prestatuko ditu: Tolosako babarrunak hornidurarekin, esnegorriak patatekin, onddoak arrautza eskalfatuekin eta tomate-marmelada gazta-jogurtarekin.

Gaur ekingo diote "Txoriene"n ETB1eko sukaldaritza-saioko denboraldi berriari, astelehenetik ostiralera, 13:30etik aurrera.