Itxi

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Gastronomia

Merka Oiartzungo jatetxea, 'Txoriene'n

EITB

Imanol Arteaga Merka Oiartzun merkatuan dagoen jatetxeko sukaldaria da.  Jatetxe honetan dastatu daitezkeen produktu freskoak prestatzen izan da “Txoriene” saioan.

Imanol Arteaga Merka Oiartzungo jatetxean dastatu daitezkeen produktu freskoak prestatzen izan da  'Txoriene' saioan.

Merka Oiartzun Oiartzungo Aranguren poligonoan dago, eta Euskal Herriko arrain banaketarako gune handienetarikoa da. 35 enpresa inguru hartzen ditu merkatuak bere baitan, eta, enpresa horiekin batera, Imanol Arteagaren jatetxea dago.

Merka Oiartzungo jatetxea ez da Arteagaren lehen proiektua, aurretik Behobian jatetxe bat izan baitu 18 urtez, Arantza emaztearekin batera.

Jatetxearen bereizgarri nagusia produktu freskoak dira. Merka Oiartzun arrain banaketarako gune garrantzitsua dela aprobetxatuz, Imanol Arteagak arrainez egindako plater ugari prestatzen ditu bere jatetxean egunero. ETB1eko saioetan, ez dira falta izan arraina eta, oro har, produktu freskoak landu eta prestatzeko teknikak.

Besteak beste, hauek prestatu ditu: zainzuriak txangurroz beteak, orburuak txirlekin, onddo krema eta Pad Thay-a.