Itxi

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Gabonetarako proposamena

Eguberritako bazkarietarako menu oparoa, 'Txoriene'ko errezetekin

B.F

EiTB

Eguberri egun hauetako bazkarietan etxekoak aho zabalik uzteko moduko menua prestatu dezakezue, 'Txoriene' saioko errezetak jarraituz: txangurroa, erreboiloa, legatza, oilaskoa...

Gabonak bertan ditugu eta 'Txoriene'n festa hauetarako menu bereziak prestatu ditugu. Euskal Herrian, senideekin mahai inguruan elkartu eta bapo jatea gustuko dugu, eta menu honekin ingurukoak aho zabalik utzi ahal izango dituzu. Horregatik, ?Txoriene? saioak, Gabonetako bazkarietarako proposamen hauek aurkezten dizkizue:

Txangurru wontona

Otarrainxka entsalada anana aparrarekin

Alberjinia eta foie milorria cava gazi-gozotan

Legatz-kokotxak txingarretan eginda ahuakate ozpin-olioarekin

Erreboiloa Elkano erara

Oilasko eta barazki brotxetak ziape eta ezti saltsarekin

Txoko flana eta gin tonika

 

Bazkaria hasteko, sarrerako lau plater proposatzen dizkizuegu, mahaiaren erdigunera atera eta gozatzeko: txangurru wontona, otarrainxka entsalada anana aparrarekin, alberjinia eta foie milorria cava gazi-gozotan eta legatz-kokotxak txingarretan eginda ahuakate ozpin-olioarekin. Bazkariaren bigarren blokean, parrila erabiliz egin daitezkeen platerak izango dira nagusi.

Gure bazkariari ukitu berritzaile bat emateko, txangurru wontonaren errezetarekin ausartuko gara. Plater goxoa izatez gain, itxura landua du eta mahaikideak harrituta uzteko aproposa. Kobika jatetxeko Iñigo Kortabitartek egindako platerak, txangurruaren xamurtasuna eta pastaren kurruskaria konbinatzean ditu eta beharrezkoa den osagai berezi bakarra wonton pasta da.

Txangurru wotona

Otarrainxka entsalada anana aparrekin, Mikel Uria sukaldariak ?Txoriene?n prestatutako errezeta da. Kasu honetan, anana aparra egiteko, Mikel Uriak sifoia erabiltzen du, baina etxean sifoirik ez baduzue, posible duzue aparra eskuz egitea. Plater honek itsasoa eta lurraren zaporeak nahasten ditu, ahoan sartzean, zapore leherketa bat eraginez.

otarrainxka ensalada

Bazkariaren lehen zati honekin jarraitzeko, Gabonetan klasikoak diren foiea eta cava erabiliko ditugu. Prestatuko dugun errezeta, Kobika jatetxeko alberjinia eta foie milorria cava gazi-gozotan izango da. Errezeta erraza den arren, kolore pixka batekin apainduz oso dotore gelditzen den platera dugu Iñigo Kortabitartek ?Txoriene?n prestatutakoa.

Alberjinia eta foie

Gabonetako bazkarietan ohikoa ez den arren, ganbaran gordeta dugun parrila atera eta bertan prestatzeko plater batzuk proposatuko dizkizuegu, bazkariaren bigarren atal honetan. Parrilako sua aprobetxatzeko, bertan egin daitezkeen hiru errezeta aurkezten dizkizuegu:

Legatz-kokotxak txingarretan eginda ahuakate ozpin-olioarekin da gure lehenengo proposamena. Plater hau, Foruako Baserri Maitea jatetxeko sukaldariak, Jon Enbeitak, prestatu zuen ?Txoriene?n. Kontuan izan legatz-kokotxa ale ugari prestatu nahi baditugu, kokotxak aparte erosteaz gain, baduzuela legatza ale osoak erosi eta legatza bera beste modu batean prestatzea, adibidez, legatz solomoak saltsa berdean.

Legatza legatza

Parrila oraindik bero dagoela aprobetxatuz, haragia zein arraina gustuko duzuenentzat, parrilan egiteko beste bi proposamen ditugu.

Lehenengo aukera, Carlos Mañeru sukaldariaren orein errea da. Plater honen prestaketan, Borda jatetxeko sukaldariak plantxa erabiltzen duen arren, parrilan egiteko haragi aproposa da oreinarena. Orein errea, udare saltsa, okarana eta patataz lagunduko dugu, betikoa den zapore bati ukitu gozoa emanaz.

orein errea

Arraina nahiago baduzue, Michellin izarra jaso berri duen Elkano jatetxeko proposamena luzatzen dizuegu. Bertako parrileroa den Aitor Arregik, erreboiloa parrilan prestatu zuen ?Txoriene?n, Pili Manterolaren laguntzarekin. Errezeta erraz honetarako beharreko osagai bakarrak, erreboiloa, oliba-olioa, gatza eta ozpina dira. Osagaiak nahiko arruntak diren arren, Elkano jatetxean ?Lourdesko ura? izeneko saltsa sekretua erabiltzen dute, aipatutako azken hiru osagai horiek daramatzana. Saiatu zaitez etxean Elkano jatetxeko saltsaren proportzioak asmatzen!

MAM-eko argazkia: erreboiloa_

Azkenik, bazkaria bukatzeko, Imanol Arteaga sukaldariaren txoko flana proposatzen dizuegu. Ingurukoak harritzea lortuko duzue errezeta honekin, bizkotxo itxura duen arren, flan zaporea duelako!

Txoko flana

Bazkaria bukatu eta bazkalondoa luzatu nahi izanez gero, koktel ospetsu bat gomendatzen dizuegu: mojitoa. Lima, ron zuria eta mendaren konbinaketa honekin, Gabonetako bazkariari amaiera freskoa emateko aukera izango dugu.

mojitoa