Itxi

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Gastronomia ETB1en

Patri Espinar pilotaria eta Ezten Giro taldeko kideak, 'Txoriene'n

A.A. | EiTB

Patri Espinar pilotaria, Silvana Huegun dietista, Larramendi ikastetxekoak, eta Ezten Giro erromeria taldekoak izango ditu gonbidatu aste honetan Zigor Iturrietak, astelehenetik ostiralera, ETB1en.

  • Zigor Iturrieta

    Zigor Iturrieta

Aste honetako 'Txoriene' saioa errezetaz beteta dator; besteak beste, gosaltzeko presta ditzakegun jaki aproposak eta proteikoak izango ditu protagonista.

Astelehenean, kirolarien egunean, Patricia Espinar Usansoloko pilotaria izango du gonbidatu Zigor Iturrietak. Pilota munduan emakumearen presentzia gero eta handiago da, eta horren adibide da Espinar; txikitan hasi zen esku-pilotan jokatzen, eta, aldi baterako utzi bazuen ere, berriro ekin zion eta Emakume Cup garaituta dator ETB1eko platora. Emakumeek esku-pilotan lehiatzeko duten aukerez eta esku artean dituen proiektuez mintzatuko da aurrelari bizia. Gainera, Espinar sukaldean nola moldatzen den ikusiko dugu; izan ere, plater hauek prestatu dituzte: baba eta limoi risottoa eta artatxiki pastela.

Asteartean, adituen egunean, Silvana Huegun dietistaren txanda izango da. Aste honetan, gosari kontuak izango ditu hizpide. Gosariak garrantzi handia duela kontuan izanda, gosaltzeko jaki egokiak prestatuko ditu: arbendol esnea eta arbendol eta banana irabiakia; olo esnea, ahabia eta datil kopa eta arroz-esnea.

Asteak aurrera egin ahala, asteazkenean, bisita berezia izango du Iturrietak, Larramendi ikastetxeko Lorea Regalado eta Irene Zubigaray izango baititu lagun sukaldean. Donostiako ikastetxe horretako bi ikasle horiek sukaldean primeran moldatzen direla erakutsiko dute, honako menua prestatuta: arraultza lorea, urdaiazko eta tipula erregosiarekin, cordon bleu eta txokolate trufak.

Bestalde, ostegunean ez da aspertzeko tarterik izango, Ezten Giro erromeria taldeko laukoteak festa-giroa ekarriko baitu 'Txoriene' saioko sukaldera. Alaitz Eskudero, Nagore Etxabe, Mirari Alkorta eta Maialen Mujikarekin batera, plater hauek prestatuko ditu Iturrietak: tomateak antxoaz eta marrubiz beteta, ezti ozpin-olioarekin, eta saltxitxa-albondigak barrengorriekin.

Astea ondo bukatzeko, ostiralean, jaki proteikoak izango ditu protagonista Zigor Iturrietak. Hauek egingo ditu: bizkotxo proteikoa, zuringo, banana eta gazta freskodun irabiakia; tomateak, arroz, pinazi eta mahaspasaz beteta eta turroizko coulant-a.

Astelehenetik ostiralera, 15:00etan, izaten da ikusgai 'Txoriene', ETB1en eta eitb.eus-en.

ta eitb.eus-en.