Itxi

Udazken loreak

Udazken loreak

Udazken loreak

22:15ean

Muxikako lagunekin perretxiko bila, gaurko 'Udazken Loreak' saioan

A.H. | EITB

Muxikako erretirodun kuadrilla batekin joango da Iro Landakuze perretxikoetara. Alkainek, bestalde, Zornotzako Boroa jatetxea bisitatuko du.

0:20

Gaur gaueko 'Udazken Loreak' saioan, Muxikako erretiratu kuadrilla batekin joango da Iro Landaluze perretxiko bila, Munitibarko basora.

Erretiroa hartuta egon arren, energia handia dute sei lagunek, eta bakoitzak istorio bat du atzetik: Pedro Mari zesta-puntan jokatzera joan zen Ameriketara, eta bertan egin zuen familia; Ireneo ere, munduan zehar ibili zen, baina, bere esanetan, "berandu baino lehen" bueltatu zen Euskal Herrira. Gainerakoak ere ez dira motz gelditzen. Andonik, arrantzale izan ondoren, txakolina egiten jardun izan du. Eta osteguneko perretxikozaleen artean, Silver, Esti eta beste Pedro Mari bat ere izango dituzte.

Beti legez, Angel Alkainek Michelin izarra duen jatetxe bat bisitatuko du. Aste honetan, Zornotzara joango da, Boroa jatetxera, eta Iñigo Elorriaga sukaldariak gorringo perretxiko preziatuekin eginiko aperitiboa eta onddoz osaturiko plater goxo bat prestatuko digu.

'Udazken Loreak' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.