Itxi

Ur Handitan

Ur Handitan

Ur Handitan

22:15ean

Sexu harremanen bilakaeraz, gaur gauean, 'Ur Handitan' saioan

A.E.|EiTB

Sexuaren udaberria izenburupean, sexu harremanen bilakaeraz mintzatuko dira.

0:24

Gaur gauean, 'Ur Handitan' saioaren hamaikagarren atalean, udaberriarekin batera, Sexuaren udaberria izenburu pean sexu harremanen bilakaeren inguruan mintzatuko dira.

Kontxi Martinez de Icayak duela hogei urte izena eman zuen egunkarietako harremanetarako orrialde batean. Sare sozialen iraultza hasi zenean, txaten munduan murgildu zen, eta hamaika hitzordu izan ditu orain arte. 48 urteko gasteiztarrak bere esperientzia zabala kontatuko digu.

Aitor Marañonek 24 urte ditu. Bere lehen bikotekidea aplikazio batean ezagutu zuen. Berak bizi izandako esperientzia sexual ezberdinak azalduko dizkigu; hirukoteak, saunak, dominazio egoerak...

Lagun gehienek bikotekidea izanik, jolas moduan hasi zen Arianne Rodriguez gernikarra ligatzeko aplikazio hauetan nabigatzen. Ordutik, bi urte inguru pasatu dira eta 40 bat hitzordu izan ditu.

Cruising-ak zertan datzan ulertze aldera, Artxanda ingurura hurbilduko da Xabier Madariaga Juanjo Olasagarrerekin batera, argitaratzear duen nobelaren abiapuntura. Ezezagunekin sexu harreman bizkorrak nola izan daitezkeen ikusiko dugu bertan, eta bere bizipenak kontatuko dizkigu.

Sare sozialak harreman azkarrak izateko soilik ez direla erakutsiko digute Ibonek eta Elenak. Bata Donostiakoa eta bestea Badajozekoa izan arren, sarean ezagutu zuten elkar, eta aurten ezkonduko dira.

Ligatzeko sare sozial hauek mundu mailakoak izan arren, euskaraz ligatzeko aukera ere badago. Iñigo Arandiak 2007an sortu zuen Kaixomaitia.eus webgunea. Erabiltzaile euskaldunak ligatzeko kontuetan nolakoak garen azalduko digu.

Sexologia klase batera ere gerturako dira, 18 urte inguruko gazteek sexuaz eta harremanak izateko era berriez zer pentsatzen duten jakiteko asmoz.

Sexuak dituen arriskuak oso presente ditu Joseba Errekaldek, 25 urterekin jakin zuen GIB birusaz kutsatuta zegoela. Xabier Madariaga farmazia batera lagunduko du Josebak, berak ere HIESaren proba egin dezan.

'Ur Handitan' asteetan izaten da ikusgai, 22:20tik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.