Itxi

Ur Handitan

Ur Handitan

Ur Handitan

'Ur Handitan'

#UHtantak sariak

A.E.|EiTB

Inguruan ditugun pertsonei euren jokabide bikainaren aitormen publikoa egiteko aukera eskainiko du 'Ur Handitan' saioak.

0:29

'Ur Handitan' saioan bizi nahia zabaltzen duten jokabide ugariren lekuko izan gara. Testigantza horiek askotan pertsona anonimoenak izan dira; euren etxeko ateak eta bizitzakoak zabaldu dizkiguten pertsona anonimoenak.

Arazo, oztopo eta ezinei ere aurre egiten dieten adore handiko pertsonen jokabide bikainak izan ditugu kameren aurrean azken hilabeteotan. Eurak izan dira gure tantak, 'Ur Handitan'en itsasoa osatzen duten tanta batzuk, milaka horien artetik tanta batzuk besterik ez. Gure tantak eurak dira, baina zein da zurea?

Inguruan, askotan ezkutuan, ditugun pertsona horiei aitormen publikoa egin nahi diegu. Nori egin nahi diozu zuk aitormen hori? Norbanako bat izan liteke, baita kolektibo bat ere. Haien jokabide bikainaren berri zabaltzeko, bidali zure tanta #UHtantak hastag-a erabilita. Kontaiguzu pertsona edo kolektibo horren berezitasuna, eta lagundu horien guztien tantekin 'Ur Handitan'en itsasoa osatzen.

tsasoa osatzen.