X

Irratia zuzenean

Gizartean%20dauden%20kezka,%20galdera%20eta%20eztabaida%20gaien%20inguruko%20erreportaje%20saioa%20Xabier%20Madariagarekin%20|%20Ur%20Handitan%20EiTB

Ur Handitan

Down sindromea duten gazteak, 'Ur Handitan' saioko protagonista, azaroaren 14an

Ur Handitan

22:30ean

Down sindromea duten gazteak, 'Ur Handitan' saioko protagonistak gaur

EiTB

2017/11/14

Astearteko 21. Kromosoma, XXI. mendean atalak Down sindromea duten gazteen egunerokotasuna ezagutuko du.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Down sindromea duten gazteen egunerokotasuna aztertuko du gaurko 'Ur Handian' saioak. Jendeak askotan betiko 'ume' edota betiko 'maitagarri' direla pentsatzen du, baina ez da horrela, eta gainerakoen modukoak direla erakutsi dute astearteko protagonistek. Pazientzia eta lan handiagoarekin batzuetan, gainerakoek egiten duten guztia egin dezakete, eta ezberdintasunak baino askoz ere gehiago dira gainerakoekin dituzten antzekotasunak.

Beraien bizitza beste edozeinena bezalakoa da: era independentean bizi dira, lan normalizatuak egiten dituzte, beste umeekin batera ikasten dute ikastolan, kirola egiten dute, eta askok dantza eta musika maite dituzte beste edozeren gainetik. Beraien familiak eta lagunek buru-belarri dihardute 'normalizazio' eta 'inklusio' hitzak errealitate bihur daitezen. Horren guztiaren inguruan arituko da Xabier Madariaga astearteko protagonistekin eta horien ingurukoekin.

Aitor Manterolak 22 urte ditu eta donostiarra da. Down sindromea du, baina argi dio bera gainerakoak bezalako gauzak egiteko gai dela, eta harro dagoela den modukoa izateaz. 7-8 urterekin galdetu zion amari Down sindromea zer den, eta 'kromosoma baten alterazioa da' erantzun digu. Egunero joaten da lanera, baina argi du bere ametsa zein den: Manterola dantza taldea sortzea. Dantza egiteak ematen dio zoriontasuna, eta triste dagoen egunetan ere horixe egiten du alaitzeko.

Naroa Azaldegik 29 urte ditu eta hernaniarra da. Atzegi elkartean egiten du lan, bera da bertan adimen urritasuna duen lankide bakarra. Lankideekin duen harremana eta lanerako duen grina ikusi ditugu. Bere egunerokotasuna zein den erakutsi digu, eta Garazi ahizpak lagunduta ezagutu dugu. Naroak ere dantza egitea du gustuko, dantza latinoak egiten ditu eta agertokian gustura sentitzen dela azaldu digu.

Itziar Segurak 22 urte ditu eta Antsoaingoa da. Duela gutxira arte bere guraso eta ahizparekin bizi zen; gaur egun, baina, Down Sindromearen elkarteak Arrotxapean duen pisu batean bizi da, beste 3 neskarekin batera. Hasiera batean, Itziarren aita eta ama alaba ondo moldatuko ote zen beldur ziren. Gaur egun harro daude era independentean bizitzeari esker ikasi duen guztia ikusita. Haiek falta direnean Itziar aurrera ateratzeko gai izango dela jakiteak lasaitasun handia eman die.

June Izuskitzak 14 urte ditu eta gasteiztarra da. Umea jaio zenean 'inklusio' hitza nahiko arrotza zen bere gurasoentzat. Gaur egun, ordea, hitz horren esanahia kirolean aurkitu dute, besteak beste. Junek 5 urte daramatza Escor Gaztedi Rugby Taldean jokatzen, sindromerik ez duten neska-mutilekin batera. Taldekideek asko estimatzen dute June, eta beragandik asko ikasi dutela aitortzen dute askok. Umeen artean ez dago desberdintasunik, denak berdinak dira, eta Junek ere bere tokia aurkitu du kanpotik begiratuta horren bortitza ematen duen kirolean, errugbian alegia.

Nagore Arrizabalagak 16 urte ditu eta Ondarroan bizi da. Txiki-txikitatik ikasi du bertako Txomin Agirre ikastolan. Gela normalizatu batean aritzeak normaltasunerako bidea erraztu egiten die Down sindromea duten lagunei. Nagorek laguntzaile bat dauka, 2 urte zituenetik bere alboan egon dena. Tamalez, orain arte egindako lan guztiak ezingo du jarraipenik izan, Nagorek DBH amaitzen duenean ikasketa 'normalizatuak' amaituko baitira. Etorkizuna ez da ezaguna. Down sindromea dutenen hezkuntzan lan handia dago oraindik egiteko, Nagoreren amak aldarrikatzen duen moduan.

'Ur Handitan' astearteetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Telesaila Basakabi udalekuetako gazteen gora-beherak Telesaila
Gure Kasa Gazteen sentimenduak azaleratzen dituen saioa Gure Kasa
Ur Handitan Gizarteko gaien erreportaje sakonak Ur Handitan
Oztopo lasterketa Abenturazko realitya Oztopo lasterketa
Publizitatea
Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena