Itxi

Ur Handitan

Ur Handitan

Ur Handitan

22:30ean

Haurren minbiziaz arituko dira gaur gaueko 'Ur Handitan' saioan

EiTB

Itsasoren, Aneren eta Aritzen gainditze historiak ezagutuko ditugu.

0:25

Haurren minbizia izango da 'Ur Handitan' saioaren ardatza Inoiz elurra apirilean izenburupeko atalean. Euskadin urtean 51 haurri diagnostikatzen diete minbizia, batez beste, eta biziraupen-tasak gora egin du. Hala ere, 'minbizia' hitzak arnasa eutsita uzten gaitu.

Helduengan posible da prebentzio-lana egitea, zenbait ohitura minbizia izateko arrisku handiagoarekin lotu baitira. Umeen artean, ordea, prebentzioak ez dauka lekurik. Gaixotasun larri honek umeengan, euren familiengan eta gizartean oro har daukan eragina oso handia da.

Aste honetako saioan hiru historia ezagutuko dituzte. Bitan gaixotasunaren kontra borrokatzen ari dira egun. Hirugarrenak bataila irabazi dio. Kasu guztietan gainditze historiak dira, bai beraienak, bai euren familiarenak.

Itsaso Torrealdea ezagutuko dute. Hamabost urteko bermeotar kirolari honi bizitza guztiz aldatu zitzaion orain dela urtebete garun minbizia diagnostikatu ziotenean. Harrezkero tratamenduan egon da eta borroka gogor baten ostean, egun, tumorea desagertu egin da. Tratamenduaren azken zatian lagundu diote eta bere familia ere ezagutu dute.

Ane Leizeak hiru urte ditu eta Bilbon bizi da gurasoekin. Iazko irailean sukarrarekin hasi zen, baina medikuek ez zioten inolako garrantzirik eman. Azkenik, odol analisi baten bitartez, albisterik txarrena heldu zen: Anek leuzemia zeukan. Egun gaixotasunaren kontra borrokatzen ari da. Aneren familia ezagutzeaz gain, bere ikastolara ere joango dira eta bere pertsonaia kutun batek, alegia Porrotxek, sorpresa eder bat prestatuko dio.

Aritz Gorritxu, Legorretako hogeita bat urteko gazte bat da. Orain dela zazpi urte Ewing sarkoma diagnostikatu zioten bizkarrezurrean. Hasieran bizkarreko min normal bat zena, min jasanezina bihurtu zen. Ezin ibili, ezin altxatu... Tratamendu gogor baten ondoren sendatu zen. Bere garaian argazki album bat egin zuen bere historia kontatzeko.

Haurren minbiziari buruzko testigantzak, beraz, gaur, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista