cerrar buscador

05:50

Trafikoa

TRAFIKOA

20 urteko mutil bat hil da Galdakaon, auto istripuan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Larunbatean, 23:00 inguruan gertatu zen ezbeharra, N-240 errepidean. Auto batek eta kamioi batek elkarren aurka jo zuten.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

20 urteko mutil bat hil zen, larunbat iluntzean, N-240 errepidean, Galdakao parean izandako auto istripuan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, auto batek eta kamioi batek elkarren kontrako jo zuten.

Hildako gaztea autoan zihoan, eta istripuaren tokian bertan zendu zen. Berekin zihoan 18 urteko neska autoaren barruan harrapatua geratu zen, eta suhiltzaileek atera zuten. Galdakaoko Ospitalera eraman zuten, zaurituta.

23:00 inguruan gertatu zen ezbeharra. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, istripuaren arrazoiak argitzeko. Autoa bidetik erretiratu arte, errepidea itxita egon zen bi noranzkotan.

bi noranzkotan.

Iruzkinak